Gozatu orain gure sustapenaz EKAINA Eta lortu % 15eko deskontua Ikusi lege-baldintzak

Energia-ziurtagiria

Prozesu arin eta bizkor baten bidez energia eraginkortasunaren ziurtagiria lor dezazun arduratzen gara Valmesan.

Osatu informazio labur hau eta zurekin harremanetan jarriko gara. Minutu bat baino gutxiago beharko duzu!

19_Servicio_certificacion_energetica1_F

ERAIKINEN ERAGINKORTASUN ENERGETIKOA

Garrantzitsua dena baloratzen dugu

Prozesu arin eta bizkor baten bidez Energia Eraginkortasunaren etiketa lor dezazun arduratzen gara Valmesan, Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria erregistratu ahal izateko. Badakigu zuretzat zeinen garrantzitsua den energia-ziurtagiria eskuratzea; hori dela eta, gure lantaldeak zurekin batera egingo du lan eta prozesuan zehar sortzen zaizkizun zalantzak argituko dizkizu.

20_Servicio_certificacion_energetica2_F

ETXEBIZITZEN ENEGERGIA ZIURTAGIRIA

Zure etorkizuna baloratzen dugu

Alokatu edo saldu behar diren etxeen kasuan, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak nahitaez eskatzen du Energia Eraginkortasunaren Ziurtagiria. Valmesan etxebizitzen energia-ziurtagiriak eta eraikinen eraginkortasun energetikoaren ziurtagiriak prestatzen ditugu, ezeren kezkarik izan ez dezazun eta prozesu osoan zehar lasai egon zaitezen.

Energia-ziurtagirien gaineko zure galderei erantzungo diegu

Zer da Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria?
Europako legediak derrigorrez eskatzen duen dokumentua da Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria edo Energia Ziurtagiria, eta arlo horretan akreditatutako teknikari batek idatzi behar du. Ziurtagiri horrek higiezinaren ezaugarri energetikoen gaineko informazioa jasotzen du; beharrezkoa da higiezin hori eskualdatu behar denean, eta etiketa energetiko bat esleitzeko balio du.
Nork eskuratu behar du eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria eta nork erakutsi behar du etiketa?
Higiezinaren promotoreak edo jabeak du Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria eskuratzeko eta etiketa erakusteko betebeharra, eta, ondorioz, hark izango du etiketa hori erabiltzeko eskubidea ere.
Zenbat denbora behar duzue nire Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria igortzeko?
Badakigu zuretzat oso garrantzitsua dela Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria azkar jasotzea. Valmesan modu azkar eta eraginkorrean lan egiten dugu, ahal bezain laster jaso dezazun. Gure tasatzailea azkar joango da etxebizitzara, ezaugarriak egiaztatu eta Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria igortzeko.
Energia Ziurtagiria iraungi egiten da?
Energia Ziurtagiriak 10 urteko balioa du. Behin denbora-tarte hori pasata, jabeak berriro eskuratu beharko du energia-ziurtagiriaren etiketa.
Lokal komertzialek behar al dute Energia Ziurtagiria?
Bai, lokal komertzialek ere behar dute eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria. Honakoak dira ziurtagiririk behar ez duten higiezinak: kultu-lekuak, historikoak direlako edo ingurune berezi batean daudelako babestuta daudenak, behin behineko eraikuntzak, eraikin industrialak, 50 metro karratu baino gutxiago dituzten higiezinak, erabat berriztatzeko edo botatzeko erosten direnak, eta urtean 4 hilabetez baino gutxiago erabiltzen diren eraikinak.