GABON HAUETAN VALMESARI LAGUNDU PLATER BAT MAHAI GAINEAN JARTZEN -%20 , Hitza: ZERBITZIA Ikusi lege-baldintzak

Itsasontzien tasazioa

Osatu informazio labur hau eta zurekin harremanetan jarriko gara. Minutu bat baino gutxiago beharko duzu!

13_Servicio_embarcaciones_1_F

ONTZIEN BALORAZIOA

Zure momentuak baloratzen ditugu

Valmesan prozesu erraz, arin eta kizkor baten bidez baloratzen dugu gehien inporta zaizun guztia, tasatu nahi duzun ontziaren balioa ziurtatzeko. Edozein itsasontzi-modelo baloratzeko eta merkatuko benetako balioa ziurtatzeko akreditatuta dago gure lantaldea.

14_Servicio_embarcaciones_2_F

ITSASONTZIEN TASAZIOA

Zure lasaitasuna baloratzen dugu

Valmesan zure alboan lan egiten dugu, tasazio-zerbitzu osoan zehar lasai egon zaitezen. Gure lantaldea prest egongo da beti Valmesaren tasazio-prozesuaren aurretik, prozesuan zehar eta ondoren dituzuen zalantza guztiak argitzeko.

Itsasontziak tasatzeari buruz dituzun galderei erantzungo diegu

Tasazio ofiziala da?
Egiten ditugun tasazioak guztiz ofizialak dira! Gure teknikariak profesionalak dira, eta zuretzako tasatzea nahi duzun itsasontziari balio erreala eta ofiziala emateko prestatuta eta akreditatuta daude. Itsasontziaren balio erreala zein den ziurtatzen duen aditu-dokumentu bat prestatuko dute gure adituek. Hortaz, bai, Valmesan egiten ditugun edozein motatako itsasontzien tasazioak ofizialak dira eta itsasontziaren balioa ziurtatzeko balio dute.
Zer hartzen duzuen kontuan itsasontzi bat tasatzeko?
Itsasontzien balorazioa egiteko, zer preziotan matrikulatu zen eta matrikulazio-data hartzen ditugu kontuan. Prezioa aldatu egingo da itsasontziak izandako jabeen kopuruaren arabera, mantentze-lanak modu egokian egin badira, berritze-lanik egin bada edo itsasontziari hobekuntzaren bat egin bazaio. Noski, alderdi teknikoek, ekipamenduak, egoerak, luzerak eta bidaiari-kopuruak ere badute eragina. Gainera, egungo merkatuko balioen araberakoa ere izango da.
Zertarako balio dit itsasontzi bat tasatzeak?
Itsasontzi bat tasatzeak erabilera asko ditu. Valmesan edozein motatako itsasontzien tasazio ofizialak egiten ditugu, itsasontzien balio erreala eta ofiziala zehazteko. Honakoetarako balio du:
- Bermea, kreditu bat ematea behar baduzu.
- Salerosketa baten kasuan, adituaren txosten gisa balioko dizu aholkularitzarako.
- Ordainketa geroratzea.
- Ogasunaren aurrean egin beharreko prozeduretarako ere balioko dizu.
Nola jasoko dut nire itsasontziaren tasazioa?
Oso modu praktikoan jasoko duzu: PDF fitxategi batean bidaliko dizugu, zuzenean, zure posta elektronikoko helbidera. Itsasontziaren balio erreala eta ofiziala ziurtatzeko balioko dizu fitxategi horrek.