Logo Valmesa - Tasazioetarako Sozietatea CertiKalitate Ziurtagiria Kalitate Ziurtagiria
Informazioa | Kalitate Ziurtagiria | Jokabide kodeak | Aurkezpena (PDF) | Bideoa (50 Mb)
Higiezinak | Lurrak/Proiektuak | Landatarrak eta nekazaritza eta abeltzaintzakoak | Azpi-/Gainegiturak | Ondarea | Aktiboak | Enpresak | Merkataritzakoak | Judizialak
Eskabideak | Ordainketa | Zundaketak | Tasazioa balioztatu
Legeria | Sektoreko txostenak | Estekak | Valmesak garaturiko dokumentazioa
Eskabideak | Ordainketa
Web en español Web en valencià Web en català A nosa web en galego English version Notre Web en français Unsere Webseite in Deutsch Nosa web en Portugues

Informazio orokorra

ComplimeMaiatzaren 30eko 775/1997 Errege Dekretua betetzea

Maiatzaren 30eko 775/1997 Errege Dekretua betetzea.

Maiatzaren 30eko 775/1997 Errege Dekretuak, I. KAPITULUAren 3. Artikuluko 1. Puntuan, Tasazio Sozietateek Espainiako Bankuak emandako Homologazioa eskuratu eta mantentzeko ezinbestekoak diren betekizunak biltzen ditu. Honako hau da, xeheki, betekizun horien aplikazioa gure Sozietatearen kasu zehatzean:

a) Nazio lurraldean helbideraturiko aldi bereko sorrerako Sozietate Anonimoaren forma izatea.

BETE DA

b) 50.000.000 pezetako gutxienezko kapitala izatea, osoki eralgia. Kapital hori akzio izendunetan ordezkatua izan behar da.

BETE DA. Gure baltzu kapitala 600.000 eurokoa da (trukean, 99.831.600 pzta.), osoki eralgia.

c) Baltzuaren helburua mota guztietako ondasun, enpresa edo ondareen balioztapenera mugatzea estatutuetan.

BETE DA. (ikus estatutuak)

d) Gutxienez hamar profesional izatea, zeinetarik hiru behintzat profesional loturadunak izan behar baitira.

BETE DA. Gaur egun, 402 tasatzaile/laguntzaile ohiko ditugu, merkataritza kontratuz lotuak, eta 41 teknikari tasatzaile/gainbegirale enplegatu finkoen artean, lan kontratuz lotuak eta Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean gaituakl.

e) Baliabide tekniko, giza baliabide eta barne kontrolerako mekanismo aproposak biltzen dituen antolakuntza izatea, lanerako esparru izango duten higiezinen merkatuaren egoeraren eta baldintzen ezaguera egokia bermatzeko, baita aplikagarri diren balioztapen arauak eta Errege Dekretu honetan ezarritako betebehar eta bateraezintasunak uniformeki betetzen direla bermatzeko ere.

BETE DA. Bai 5. idatz zatian adierazitako hierarkia eta aginte eskemaren bitartez eta bai bitarteko kalitate kontrol ugari eta zorrotzen bitartez ere , aurreko arauak aipagai dituen prozesuen homogeneotasuna eta fidagarritasuna bermatzen da, hala gai teknikoetan nola administrazio eta kontabilitate gaietan.

f) Tasazio jardueratik erator litekeen erantzukizun zibila hirugarrenentzat aseguratua izatea , erantzukizun zibilaren aseguruan jarduteko legez gaitutako aseguru etxe batekin izenpeturiko aseguru poliza baten bitartez, zenbateko honekin: gutxienez 100.000.000 pezeta, gehi aurreko ekitaldian tasatutako ondasunen balioaren 1000ko 0.50, 400.000.000 pezetako gehienezko kopurura iritsi arte.

BETE DA . Erantzukizun Zibilerako gure aseguru polizak ezbeharreko 3.000.000 €-ko gehienezko kalte ordaina estaltzen du .

g) Gutxienez hiru kidez osaturiko Administrazio Kontseilua izatea. Guztiak ere merkataritza eta lanbide ohoragarritasun ezaguneko pertsonak izan behar dira, eta, funtzio exekutiboetan dihardutenek behintzat, horretan aritzeko ezagutza eta esperientzia egokiak izan behar dituzte.

BETE DA . Gaur egun, Administrazio Kontseilua honako akziodun hauek osatzen dute:

* D. Fernando Reverte Lledó.
* D. Fernando Reverte Sánchez.
* D. Alfonso Nieto López.

Guztiak ere behar bezala legez gaituak eta trebatuak beren funtzioetan aritzeko, aipatu Errege Dekretuaren 2. eta 3. Puntuetan xedatutakoarekin adostasunean, eta halakotzat ageri dira Sozietatea sortu zen unetik, eta beraz guzti-guztiek egiazta dezakete esperientzia zabala dutela sektorean.

Valmesa logo vertical Pribatutasun politika | Jar zaitez harremanetan gurekin | Telefonoa 902 420 200 | © 2005 Valmesa. Eskubide guztiak babestuak.

Espainiako Bankuak homologatua, Tasazioetarako Sozietate bezala inskribatua, 4.350 zk.arekin, 1988/10/31ko datarekin.