"20 urte baino gehiago daramatzagu gure lana egiten; profesionaltasun maila handiarekin erantzuten dugula bermatzen du horrek"
Gure Sozietatea 1988an eratu zen, bazkide talde baten ahaleginari esker; sektorean esperientzia frogatuko bazkideak ziren, historikoki beste tasazio sozietate batzuei loturiko ibilbidekoak.
Behin Sozietatea garatzeko lehen fasea gaindituta, akordioa egin zen Alacanteko inbertitzaile talde batekin, zeinak bazkide sortzaileetariko baten akzioak erosi baitzituen. Horren ondorioz izendapena aldatu eta gaur egun duena hartu zuen: VALORACIONES MEDITERRÁNEO, SA.
1996aren hasieran ekin genion VALMESA anagrama txertatzeari, gure ordezkaritzak hartara ohitzen joan zitezen, geroago Merkataritza Erregistroan behin betiko aldaketa eskatzeko.
Merkataritza Erregistro Nagusian, Izendapenen Atalean ziurtagiri egokiak eskuratuta, emaitza positiboa izan baitzen, VALMESA izenaren gaineko MARKA eskuratzeari ekin genion, enpresa espezializatu baten bitartez. Industria Jabetzaren Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren izena eta ikurra, 1997ko maiatzaren 1ean,.
Deskargatu: Espainiako Patente eta Marken Bulegoaren dokumentua


